Gutun eta Artikulu hauek Kristorenak berarenak dira, eta argi eta garbi esan zuen Interneten era librean erabiltzekoak izango zirela. Ni “Bitartekaria” baino ez naiz.
Gutunok 2000 eta 2001ean jaso ziren. Erabilgarri daude 2001etik interneten. Lehenengo artikulua, non Kristok gure eguneroko bizimodua komentatzen duen, 2003an jaso zen eta jaso berriena 2014ko abenduko mezua izan da. Zenbait egilek euren ikuspegia Kristorengandik atera badute ere, idazki hauetako bat ere ez da beste literatura batetik etorri. Bere Kontzientziarekin harmonian dauden guztiak oso bedeinkatuak dira.
Nik Kristoren bitartekaria izateko bidea 50 hamarkadan hasi nuen, arazo larriak neuzkalarik Kristorengana eta Bibliara jo nuenean laguntza eske eta hori zergatik gertatzen ari zitzaidan ulertzeko. Biblian aurkitu nuen zigor-erantzunak dogma erlijioso oro bertan behera utzi eta agnostiko izatera bultzatu ninduen.
Bi urtez suharki otoitz egin nuen Egia eta Kausa Lehenaren benetako izaera erakutsia izateko. Denbora aurrera joan ahala, Jainkoa Maitasuna dela erakutsi zitzaidan.
Kristoren gidaritzapean entzuten nuen bitartean, bide berrietara bidalia izan nintzen. Arrakasta handiko zazpi urte izan ziren gero. Ondoren esperientzia traumatiko asko izan nituen. Arratsalde batean otoitzean ari nintzela, bat batean Kristo agertu zen. Esan zidan zer irakatsi behar nuen eta azkenean zer egin behar nuen
1963tik 1978ra Kristok bere Gutunetan azaltzen diren printzipioak irakatsi zizkidan. 1975ean irudipenez beteriko gaua izan nuen; horiek 1983 eta 1994 bitartean benetan gertatutako pasadizoak izan ziren.
2000n, Kristo Gutunak diktatzen hasi zen eta gero Artikuluak eta beste mezu batzuk.