CREuskaraX

Gutun hauek diktatzera itzultzeko arrazoiak aipatzen ditu Kristok. Pentsamendu eta ekintzen bidez gizateriak bere gorabeherak sortzen dituela dio.

Hitz egiten du senide arteko maitasunaren garrantziaz eta horren paperaz garapen espiritualean. Mundu mailako krisiaren eta terrorismoaren erditze-aldi bat ereiten ari diren haziez ohartarazten du.

“Jainkoaren aurka bekaturik” egiterik ez dagoela dio; eta honako printzipio espiritual-zientifiko hau baino ez dagoela: “Zuk ereiten duzuna jasotzen duzu”.

Berak dio oraingo Kristautasun erak, bere gurutziltzatzearen inguruko doktrinekin eraikitakoak, berezko heriotza izan behar duela.

Berak dio zer den Basapiztia, eta gizateriarentzat dakarren mehatxuaz hitz egiten du.

Gure benetako Iturria azaltzen du, hau da, gizakiaren jatorria; eta gure bihotz eta gogamenetan dagoenak munduan dakuskigun kondizioak eta hondamenak sortzen dituela dio. Berak diosku nola sor dezakegun beste errealitate bat, eta gakoa gutariko bakoitzaren barnean dagoela.

Gaixotasuna, Aitaren nahia ez dela dio Kristok. Berak gaixotasunaren benetako iturria azaltzen du, IHESA barne.

Lurrean zehar eman zuen aldiaren inguruko mitoak uxatu egiten ditu; berak diosku zergatik izan zen gurutziltzatua eta zergatik bere misioa ez zen zuzen erregistratu. Basamortuko sei asteak deskribatzen ditu, benetan zer gertatu zen, eta bertan ikasitakoak nola aldarazi zuen gazte errebelde izatetik Maisu eta Sendatzaile izatera.

Berak, Zeruko Erresumaz eta Sortzearen bederatzi printzipioez hitz egiten digu.

Irakurri/Deskargatu